BBK-k eta Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaia BBK Programaren beste deialdi bat abiatu dute. Bizkaia Talentek kudeatuta, unibertsitateko graduko titulua duten gazteek hartuko dute parte, 30 edo 35 urtetik beherakoak (hautaturiko graduondoaren arabera) eta Bizkaian bizi direnak.

Bizkaia BBK Programa bi fasetan banatuko da:

1. fasea. Prestakuntza espezializatua nazioarteko erreferentziazko zentroetan. Programaren hasierako fase honetan, hautaturiko hautagaiek graduondoko bat egingo dute ardatz estrategiko bakoitzari esleituriko nazioarteko erreferentziazko zentroetan. Prestakuntzaren xedea da dagokion sektoreko enpresa liderrek antzemandako erronkei erantzuteko arlo zehatzen gaineko ezagutza areagotzea, eta 12, 18 edo 24 hilabete iraungo du.

2. fasea. Laneratzea Bizkaiko enpresetan. Fase honetan, hautagaia Bizkaiko enpresa traktore batean hasiko da lanean, prestakuntza egin duen lehentasunezko esparruan eta dagokion titulua eskuratu ostean. Kontratuaren iraupena mugatua izango da, betiere 2 urtekoa, gutxienez, eta lan-baldintzak izango dira, lanaldi osorako, enpresak goi-mailako tituludunei eskaintzen dizkien berak.

Informazio gehiago

BBK y la Diputación Foral de Bizkaia han lanzado una nueva convocatoria del Programa Bizkaia BBK, que será gestionada a través de Bizkaia Talent y de la que se beneficiarán jóvenes con titulación universitaria de grado, menores de 30 o 35 años (en función del postgrado escogido) y con residencia en Bizkaia.

El Programa Bizkaia BBK se dividirá en dos fases:

Fase 1. Formación especializada en centros de referencia internacional. En esta fase inicial del programa, las personas candidatas seleccionadas cursarán un postgrado en los centros de referencia internacionales asignados a cada eje estratégico. La formación estará dirigida a profundizar en el conocimiento de las áreas específicas que respondan a los retos identificados por las empresas líderes del sector en cuestión y tendrá una duración de 12, 18 o 24 meses.

Fase 2. Inserción laboral en empresas de Bizkaia. En esta fase, el candidato se incorporará a una empresa tractora de Bizkaia en el área prioritaria en el que haya realizado la formación y tras haber obtenido el título correspondiente. El contrato tendrá una duración determinada no inferior a 2 años, con unas condiciones laborales equivalentes a las ofrecidas a un titulado superior por parte de la empresa y a jornada completa.

Más información