PROFESIONALEN TOPAGUNEA LORALDIAREN ARLO NABARMENA da, Euskal Kulturaren industriaren bidegurutzea eta elkarlana izan nahi duen eremua. Gure kulturaren osasun ona kultur industriaren indarrean datza. Geroa dakarte gaur egun artistekin lan egiten duten enpresek. Gure geroko gizartea eraikitzen ari garelako. Aurten formazio eta hausnarketarako saio apal bat antolatuko dugu. Abiapuntua baino ez da izango, datorren edizioetan indartzen joan den esparruaren aurkezpena, alegia.

Euskal kultur ekoizpenek izango duten abagune berria.
Bilbo: kultur eta sormen industrien aukera-lekua.
Negozioa sustatzeko topagune eredu berri bat sortzearen garrantzia.
Plaza: eskaintza eta eskaeraren topagunea.
Plazaren edukiak kultur eremuen profesionalekin batera diseinatzen dira. Profesionalek Loraldiarekiko atxekimendu osoa izango dute.
Promozio eta sustapen ekinaldiak, egitasmoen aurkezpenak eta profesionalen elkarrizketa eta hartu-emanak. Think tank eremua eta ekoizle eta programatzaileen topaketak.

Informazio gehiago